XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

III KAPITULUA.

AKADEMI TITULUEZ.

172. Artikulua.

Titulu ofizialak Estatuaren unibertsitatearekiko legislazio orokorrean aurrikusiak dira, ikasketa-planetan jarritako betebeharrak gainditu ondoren erdiestekoak.

Unibertsitatean lorturiko titulu ofizialak Errektoreak emango ditu Estatuburuaren izenean.

173. Artikulua.

1. Unibertsitate-ikasketak, gehienik ere, hiru ziklotan egituratuko dira.

Unibertsitate-Eskoletako lehen zikloa gainditzeak Diplomatu, Ingeniari Tekniko edo Arkitekto Tekniko-titulua lortzeko eskubidea dakarke.

2. Fakultate edo Goi Eskola Teknikoetako bigarren zikloa gainditzean Lizentziatu, Ingeniari edo Arkitekto-titulua lortuko da, eta ikastegi berorietan hirugarren zikloa burutuz gero, Doktore-titulua erdietsiko.

3. Hala behar izanez gero, titulu bat lortzeko edo ziklo batetik bestera iragateko baliokitza- edo egokitzapen-baldintzak ezarriko dira.

174. Artikulua.

1. Bai Ikastegiek eta bai Sailek ere, berezitasunerako, graduatuondokoentzako edo lanbide-heziketarako ikastaroak antola ditzakete, horien bidez Unibertsitatearen titulu edo diploma bereziak emateko.

Horretarako ikasketa-planen prestaera 169. artikuluan xedaturikoaz bat etorriko da.

Gobernu-Batzarreak ikastaro hauen arau orokorrak adieraziko ditu, eta, zehazki, irakaskuntz zaman izango duten eragina eta gutxienezko betebeharrak ezarriko.

2. Irakaspen praktiko ugari dituzten berezitasunerako ikastaroetan, Unibertsitateak Erakunde edo Antolakuntza publiko edo pribatuekin berauen lanlekuetan haien garapena egiteko akordioa itundu ahal izango du, berezitasun horren gaitasunaren azken ebaluazioa egitea ikastaroaren ardura duen Ikastegi edo Sailaren esku egongo delarik.

3. Gizarte-Kontseiluari dagokio, hala behar izatekotan, ikaskuntza horiei eusteko premiazkoak diren aurrekontuzko diru-kopuruak finkatzea.